XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giputz euskaldun gazteak Luis Donearen egunean

Donosti'ko Luistarren buruzayak

Gipuzko bazterra toki txiki, menditsu, lurr me, diru gutxi, t'erregatxo geiegiz betea izango da, euzkiak baño euri ta bisutzak geiago kutundua; ala-re gizonez baditeke beste bat beziñ ederki t'obeto jantzia.

Indarketan, r darabiI Uzkudun'ek; jolasketan, Españian beintzat buru dira ; jakinduritan, naiz ta ez izan emen oraindik Ikastetxe nagusi ortarakorik, iñork ez dio irabazten, egunetik geiago berak baño, karrera gizonak ateratzen; erlijioko kontutan berriz, munduan ez, danak bat, sinismen onean beti irauten, bera bezelakorik.

Gai ontan, gerorako-re itxura onak agertzen dira noizik beñ gure gazte mutillen eliz-pestetan.

Aurten, Luis Gonzaga'ren deuntasuneko berreun garren urtea zala-ta, donostiarr Luistarrak asmatu zuten gazteen jaialdi bat bere egunerako.

Mendian, garo belarrak elduta daudenean, suak ertz baten artu orduko danak sutan jarrtzen diran letz, Gipuzkoa guzia piztu zan, zeñ baño zeñ beruago, jaialdi orrtan, Luistarrak dan erritatik norbaitzuek beren bandera edo estandarteak arturik, donostiarrekiñ batera, gazteen santu maite oni agurr egin naian.

Ikustekoa zan Azpeiti, Azkoititan lelengo Aita Jorkek su artu, bere mutillak berotu, Zumarra, Beasain, Tolosa t'Urrestilla piztu, Albistur, Berastegi, Itziar, Motriku t'Elgoibarrera sua zabaldu Eibar, Antzuela, ta Bergara'tik Angeruzarreraño garrak altxa, Leazpi-re sutan jarri, Lazkaro t'Ataun menditaraño suak jo, Andoain, Lezo, Pasai, Errenteri, Oyartzun, Irun eta Ondarrabi dana kiskaldu, Luistar guziak, beren apaiz-buru dituztenekiñ alkar artu eta gairik aundienetan bezela, asteguna izanarren, Donostiara nola zetozen Urnieta'tik, Zumaya ta Zarauztarrak ere mordoxka egun artan.

Donostiarrak berriz, Luistarrekin batera beste gazteri guziak ere alkar arturik, danak baño beruago.

Batak, Santua bizkarrean eraman nai, besteak Ama Birjiña; ark Billarrielgo mutillik bazetorren aren etxera lotara ta afaltzera eraman nai, onek Oñatiarrak Mondrautarik al zan, Zeamarik nola etzen...

Eziñ ase kanpotik zetoztenak ondo artu naian.

Eliza mutil gaztez txun-txun txuntxun egiña, Sakristian pausorik eziñ eman, danak beren banderak zabaltzen, Beasaindarrak, banderakiñ batera iru Luis Gonzaga'ren morroi irudian jantziak.

Erriko agintariak eta Gotzai jauna alako gazteri ederr eta sinismentsua nundik sortzen zan asmatu eziñik.

Kale bira danean leio guziak loraz ta oial txuri-urdiñ-ori gorriz jantziak; bide guzian gizon t'emakumeak bazter danak ler egiteraño betiaz, ikustearren mutill ayek etxafuegoak ortik t'emendik tiroka, txanboliñ aurretik dana arinduaz, bi musika soñu atze aurretan, eztarri lirañeko berreun ta geiago kantari bi pilletan.

Kristo Gure Errege ta Luis Gonzaga,ren omenak aizeak ere batetik bestera zaramazkiela.

Alako batean, ordu t'erdi bideak egiten igaro ondoren bi milla ta geiago mutil gazte kale guziak betean ogeitamar estandarte, San Estanislao, San Luis t'Ama-Birjiña lora artean orañao egindako jarleku txit ederretan launa aingeruk argi egiñaz, ondoren Loiola'tik ekarritako San Luis'en azur-puskak urrezko ontzian apaizak, bere ondoren Bitoriko Gotzaia ta erriko agintariak Santa Maria'ko eliz zabalean sartu ziranean, ¡ango kanta ederrak, ango sinistu t'on izan naia!

Gotzai jauna-re gazteri maitagarri onen elizkizunak oso eztituta, asten da izketan sekula bezin bero ta gartsu, oroituaz duan Ebanjelistaren itzak azken afarian, Jesus'en biotzaren ondora etzanda ezagutu zuana aitortzeko:

Gure begeekin ikusi, bularretan somatu ta eskuekin ikututako gauza da diotena.

Bai zuek ere, Luistarr gazteak zuen Jaun- arrtzetan ikusi, somatu ta ukitu dezutena erakutsi dezute eliz-gai ontan zuen JVNIOR'ean esan dizutedana; gazte asko beste bidebatetik dijuatz gana, Epikuro, t'aragi griñen bidean.

Bide artatik juan ziran Neron bere ama, emazte, arreba, eskola maisu ta aurtxotarañokuak illerazo zituana, ta beste bere antzeko guziak.

Baditeke bide ortakoak beñ edo beñ zuen aurrez aurre jarrtzea.

Ez aztu Paulo Apostoluak pertzagile batekin ez da baian atera izan bear zituan arrazoiak zortzi egun osotan.

Jakintsu izenean datozkizuten asko pertza-gille ura aña dira; ezerr buruan sarrtzeko oso motelak; baño zueri ezerr erakusteko parregarritxoak.

An, Mejiko'tarrak, beren sinismenari eustearren iñungo Nuon ta besten bildurrik gabe beren odola, gazte-gazte ta beroa, gogotik ematen dutela.

Jarraitu zuek Luis dontsuaren bideari.

Ez ikaratu iñoiz norbaitek atzera eragiñ nai badizute.

Aurrera beti, zuek gipuzkoatarr euskaldunak, aurrera, españa maite dezutenak.

Luis donearen antzera egiten dezutena izango da, berak egin zuana ber-bezela, errien bikaintasuna ta gazteen zuzen bidea, Arrats artan Donostiko etxe guzitan etzan beste konturik; bigarko-re ikasbidetan zintzoenak, oitura onetan txikitandik eskontzeko urtetaraño indartuak; eskonduta gero-re bide orri jarraitzen diotenak.

Donostiko etxerik geienetan onalako gizaseme buru bat jarrtzen dan egunean, t'itxuraz lasterxamarr ura izango dala eguna...

Bai, Luis donearen aurtengo eguna ez da bela-belakoan aztuko Donostian.

Beste gizasemeen jaialdiak bere erako azken bat bearr izaten du.

Kanpotarrik geienak, gertuenekak izanik, beren su-burdi, tranbia ta trenetan etxera jo zuten, agurr egiteko astirik gabe, baña danak alaitasunez beteta, urrutikoak, egun da geiago, emen gelditu ziran, aurretik alkar artuta donostiarrekin afaldu ta lo egiñ, t'urrengo egunera arte.

Danak, Arana diotenen ostatura jo zuten afaltzera, lotara berriz bakoitza bere lagunakin donostiarr Luis'tarren baten etxera.

Alako afairik gutxitan izaten da. Ainbeste mutill gazte on ta bikaiñ danak mai baten.

Txanboliñek-ere ezagutu zuen iñoiz bada ordu artan bere soñu ederrak jo bearr zituala.

Bai jo-re; t'ederki.

Mutillak berriz, eliz-kizunetan beziñ gogotik maiko lanak, ta txanboliñ soñuanak.

Beste bat arte gazteak esatean, ala diote: Lourdes'en urrengo Agorra'ren 18'an.

Ala izan dedilla.